Sortze-adierazpena

Gipuzkoa Garaile

Gipuzkoa Garaile gizarte zibiletik sortutako ekimena da. Gipuzkoaren orainaldiaren eta etorkizunaren eta gure lurraldeak aurre egin beharreko erronkei arrakastaz aurre egin ahal izatera bideratu beharko gintuzketen tresnen inguruan hausnarketa kolektiboa egin dugun pertsona multzotik jaio da.

Horretarako, bultzatu nahi dugun ekonomia-egiturak oinarri hauek izan beharko lituzke: pertsonak, haien talentua, industria aurreratua, ikerketa, garapena eta berrikuntza, mundura zabalik dagoen lurraldea, Gipuzkoako espiritu ekintzaileari balioa emango diona eta non enpresak, langile eta enpresaburuen arteko etengabeko lankidetzan eta elkarren arteko konfiantzan oinarritutako proiektu partekatuak diren. Hitz gutxitan esanda, enpresa lehiakorrak, aberastasuna sortzen dutenak, sozialki konprometituak eta, aldi berean, ingurunearekiko arduratsuak direnak.


Irakurri gure Sortze-adierazpena

Ezagutza

Abiapuntua

Gaitasun teknikoa duten eta honako balio hauekiko konpromisoa beren gain hartu duten pertsonek osatutako lurraldearen alde: etika, ahalegina, arriskuaren onartzea, elkartasuna, gardentasuna, erantzukizuna, ezagutza, konpromisoa, elkarrekiko errespetua eta konfiantza.
Aukeren lurralde gisa dugun erakargarritasuna areagotu behar dugu aberastasuna sortzeko, baina baita gure lurraldearen kanpoko pertsonak eta enpresak geureganatzeko ere. Europako gure inguruneko herrialde jakin batzuetan (Danimarka, Alemania, Suedia eta Suitza, adibidez) erreferentzia jarrita aurrera egin eta ezagutzaren mundu mailako sareetan sartzeko gai izan behar dugu.

Zientzia eta teknologia

Berehalako etorkizuna

Gure kultur inguruneko esperientzia onenak biltzen dituen hezkuntza-sistema eragingarri eta homologatuaren alde. Sistema horrek ezagutzaren aurrerapena sakonduko du ikerkuntzari gero eta babes handiagoa eta irmoagoa emanda eta, horretarako, beharrezko tresna guztiak aktibatuta gure unibertsitatearen, lanbide-heziketaren eta zientzia- eta teknologia-sarearen lehiakortasuna indartu ahal izateko. Eta hori guztia produkzio-jardueraren zerbitzura egin beharko da.
Enpresek, eta hauek osatzen dituzten pertsonek, ezagutzaren, teknologiaren eta ikerketaren hedapena eta garapena erraztuko duen ekosistema behar dute. Egin dezagun lan horren inguruan.

Enpresa

Topagunea

Ez dago etorkizunik produkzio-egitura lehiakor eta sendorik gabe. Lehiakortasun eta iraunkortasunerako ona dena enplegurako ona da, sektore publikoaren sendotasunerako ona da eta herritarren ongizate sozialerako ona da. Hitz gutxitan esanda, ona da Gipuzkoarako eta, ondorioz, ona da gipuzkoarrentzat.
Teknologikoki aurreratua den eta balio erantsi handiko zerbitzu eta produktuak sortzeko gai den eta nazioarteko presentzia handia lortzeko helburua duen ekonomia-egituraren alde.
Enpresa, partekatutako proiektuaren emaitza den enpresa-ereduaren alde. Enpresaburuen eta langileen arteko konfiantzan oinarrituta egongo da, sozialki arduratsua izango da eta aberastasuna eta enplegua sortzeko zereginean eragile nagusia izango da.

Sareko kideak

 

 

Javier Aguirrebena

Jose Mari Aizega

Aingeru Aizpurua

Ander Aizpurua

Idurre Altuna

Roberto Álvarez

Juanjo Álvarez

Txomin Andonegi

Jokin Aperribay

Koldo Arandia

Jorge Arbaiza

Marta Arcaute

Javier Ariznabarreta

Xabier Ariztimuño

Patxi Arratibel

Josean Arregui

Jaime Arrese

Ana Arrieta

Iñaki Arrieta

Marisa Arriola

Iker Arrizabalaga

Julio Arrizabalaga

Ruperto Arrocha

José Arruti

Juan Carlos Ausin

José Miguel Ayerza

Andrés Barbadillo

Esteban Barrenechea

Lander Beloki

Xabier Berasategui

José Miguel Corres

Rosa Cristóbal

Julián De Juan

José Luis De La Cuesta

Jesús De La Fuente

Xabier De La Maza

Tomás De La Presilla

Nagore De los Rios

Manuel Díaz de Marcos

Ricardo Díez

Alberto Emparanza

Iñaki Esparza

Joseba Etxeberria

Josu Ezkurdia

Julián Flórez

Miren Gabilondo

Mari Carmen Gallastegui

Ignacio Garayalde

Iñaki García

Mikel García

Alex Garcia-Alonso

Pedro Garciandia

Agustín Garmendia

Cristina Garmendia

Juan Gastesi

Eukene Gil

José Manuel Gil

Iker Goenaga

Luis Goenaga

Juana Goizueta

Javier Gojenola

Jesús Gómez Montoya

Juan Gorostidi

Mikel Gorostidi

Pello Guibelalde

Jose María Guibert

María Luisa Guibert

Jon Iartza

Jesús Ibarluzea

Felix Iraola

Tomás Iriondo

Iñigo Irizar

Ion Irurzun

Agustín Iturrioz

Cristina Iturrioz

Jose Antonio Jauregui

Ana Belén Juaristi

Eduardo Junkera

Kepa Korta

Iñigo Kortabitarte

Imanol Larrañaga

Mikel Larrañaga

José Luis Larrea

Gustavo Lascurain

Estibaliz Leon

Ainhoa Lete

Jose Francisco Liceaga

Gurutz Linazasoro

Javier Lopetegui

Antxon López Usoz

Carlos Luna

Juan Carlos Malet

Carlos Martín

Iñaki Martínez

Joseba Martínez

Iñaki Mujika

Pedro Muñoz-Baroja

Monika Navajas

Jabi Odriozola

Manu Olariaga

Iván Ollo

Mikel Ormazabal

Enrique Ortega

Xabier Ortueta

José Javier Pardo

Javier Peribañez

Txema Pitarke

Ander Ramos

Pablo Rio

José Antonio Rodríguez

Javier Roquero

Hugo Rubio

Asier Rufino

Robert Salicio

Iñaki San Sebastián

Carlos Sanz

Ander Sarratea

Patxi Sasigain

César Trocaola

Raquel Ubarrechena

Iñigo Ucín

Iñigo Ugarte

Aitor Uriondo

Antxon Vega de Seoane

Juan Carlos Vergara

José Miguel Viedma

Asier Vitoria

Iñaki Yerobi

Mikel Yerobi

Alex Zabala

Iñigo Zaldua

Eduardo Zubiaurre

Javier Zulaica

Batu zu ere sarera

Parte har dezazun nahi dugu

Sarearekin bat egin nahi baduzu, bidali eskaera helbide honetara: info@gipuzkoagaraile.eu. Adierazi zure intereseko arloa; zientzia eta teknologiaren, enpresaren edo ezagutzaren munduarekin duzun harremana; edo horrekin lotutako beste edozein informazio, zure eskaera baloratu ahal izan dezagun.