Sortze-adierazpena

Gipuzkoa Garaile

Gipuzkoa Garaile gizarte zibiletik sortutako ekimena da. Gipuzkoaren orainaldiaren eta etorkizunaren eta gure lurraldeak aurre egin beharreko erronkei arrakastaz aurre egin ahal izatera bideratu beharko gintuzketen tresnen inguruan hausnarketa kolektiboa egin dugun pertsona multzotik jaio da.

Gipuzkoa Garailek partekatutako proiektuaren hasiera izan nahi du. Ekimen irekia eta anitza da. Ahalegin kolektibo horren izateko arrazoi nagusia gipuzkoarrak dira; izan ere, Gipuzkoaren motorra pertsonak direla eta izaten jarraitu beharko luketela uste baitugu.

Gipuzkoa Garaile kaleratu dugu Gipuzkoan bizi diren pertsona guztien bizi-kalitatearen aurrerakuntza eta hobekuntza lortzen laguntzeko eta gure lurraldearen aurrerapena bultzatzeko: hazkunde adimentsua, iraunkorra eta integratzailea. Ekimen honen bidez, Gipuzkoa sozialki kohesionatuta dagoen, solidarioa den eta aukeren eta emaitzen berdintasun iraunkorra bermatuko duten baldintzak betetzen dituen lurraldea izaten lagundu nahi dugu.

Horretarako, bultzatu nahi dugun ekonomia-egiturak oinarri hauek izan beharko lituzke: pertsonak, haien talentua, industria aurreratua, ikerketa, garapena eta berrikuntza, mundura zabalik dagoen lurraldea, Gipuzkoako espiritu ekintzaileari balioa emango diona eta non enpresak, langile eta enpresaburuen arteko etengabeko lankidetzan eta elkarren arteko konfiantzan oinarritutako proiektu partekatuak diren. Hitz gutxitan esanda, enpresa lehiakorrak, aberastasuna sortzen dutenak, sozialki konprometituak eta, aldi berean, ingurunearekiko arduratsuak direnak.

Gipuzkoa Garailek Gipuzkoa hobea eraikitzera bideratutako topaleku bihurtu nahi du:

  • Gipuzkoarrentzako hobea. Horretarako, ezinbestekoa da prestakuntza, motibazioa, konpromisoa eta enplegagarritasuna sendotzea.
  • Enpresentzako hobea, lehiakorrak, arinak, errentagarriak eta iraunkorrak izan behar duten honetan.
  • Gipuzkoa osoarentzat hobea. Herritarren ongizatearen mesedetan, hazkundea eta enplegu betea berreskuratu behar ditu.
  • Euskadirentzat hobea ikuspegi integratzailetik. Euskadi osoaren zerbitzura jartzen ditu Gipuzkoako indarguneak eta espezifikotasunak.

Munduak garai-aldaketari egin behar dio aurre. Globalizazioaren ondorioz, gure produktuak saldu eta talentua erakarri ahal izateko mundu osoan lehiatu behar dugu. Aukeren lurralde gisa dugun erakargarritasuna areagotu behar dugu aberastasuna sortzeko, baina baita gure lurraldearen kanpoko pertsonak eta enpresak geureganatzeko ere. Europako gure inguruneko herrialde jakin batzuetan (Danimarka, Alemania, Suedia eta Suitza, adibidez) erreferentzia jarrita aurrera egin eta ezagutzaren mundu mailako sareetan sartzeko gai izan behar dugu.

Ez dago etorkizunik produkzio-egitura lehiakor eta sendorik gabe. Lehiakortasun eta iraunkortasunerako ona dena enplegurako ona da, sektore publikoaren sendotasunerako ona da eta herritarren ongizate sozialerako ona da. Hitz gutxitan esanda, ona da Gipuzkoarako eta, ondorioz, ona da gipuzkoarrentzat.

Enpresek, eta hauek osatzen dituzten pertsonek, ezagutzaren, teknologiaren eta ikerketaren hedapena eta garapena erraztuko duen ekosistema behar dute. Egin dezagun lan horren inguruan. Bultza dezagun aldeko ingurune hori produkzio-jarduera lehiakorra, errentagarria eta iraunkorra izan dadin. Izan ere, gaur egungo irabaziak biharko inbertsioa eta etziko enplegua dira.

Ekimen hau bultzatzen dugunok ahalegin hori partekatzen dugu. Munduko herrialde aurreratu guztietan naturaltasunez onartzen dute eta, gure ustez, oinarrizkoa da Gipuzkoako gizarte osoak, horri, balioa ematea. Helburu hori munduko herrialde aurreratu guztietako kode genetikoaren baitan dago eta ekimen hau bultzatu dugunok ere partekatzen dugu. Gainera, gizarte osoak partekatzea garrantzitsua dela uste dugu.

Konfiantza osoa dugu Gipuzkoaren etorkizunean. Aurrera egiteko gure gaitasun kolektiboan eta ahaleginean sinesten dugu. Gipuzkoak badu etorkizuna. Gure ekonomiak behar adinako indarguneak eta baliabideak ditu susperraldi sendoaren eta egonkorraren aukera aprobetxatu ahal izateko. Baina guztiok sinetsi behar dugu hori posible dela eta noranzko berean elkarrekin lanean hasi behar dugu. Denborarik galdu gabe.

Gipuzkoa Garailek lan egiteko asmoa du:

  • Gaitasun teknikoa duten eta honako balio hauekiko konpromisoa beren gain hartu duten pertsonek osatutako lurraldearen alde: etika, ahalegina, arriskuaren onartzea, elkartasuna, gardentasuna, erantzukizuna, ezagutza, konpromisoa, elkarrekiko errespetua eta konfiantza.
  • Teknologikoki aurreratua den eta balio erantsi handiko zerbitzu eta produktuak sortzeko gai den eta nazioarteko presentzia handia lortzeko helburua duen ekonomia-egituraren alde.
  • Konektatuta dagoen sistema baten alde: zientzia eta teknologia sarea, unibertsitateak, hezkuntza ingurunea, bereziki Lanbide Heziketa, enpresak… Guztiak sare aberatsa osatuz, Gipuzkoaren garapenari eta mundu mailako hazkunde lehiakorrari bidea emanez eta lagunduz.
  • Gure kultur inguruneko esperientzia onenak biltzen dituen hezkuntza-sistema eragingarri eta homologatuaren alde. Sistema horrek ezagutzaren aurrerapena sakonduko du ikerkuntzari gero eta babes handiagoa eta irmoagoa emanda eta, horretarako, beharrezko tresna guztiak aktibatuta gure unibertsitatearen, lanbide-heziketaren eta zientzia- eta teknologia-sarearen lehiakortasuna indartu ahal izateko. Eta hori guztia produkzio-jardueraren zerbitzura egin beharko da.
  • Enpresa, partekatutako proiektuaren emaitza den enpresa-ereduaren alde. Enpresaburuen eta langileen arteko konfiantzan oinarrituta egongo da, sozialki arduratsua izango da eta aberastasuna eta enplegua sortzeko zereginean eragile nagusia izango da.

Gipuzkoa Garailek hurrengo hamarkadetarako Gipuzkoa oparoaren eta solidarioaren, oraingo eta etorkizuneko garapenaren inspirazio-iturri izan beharko luketen oinarriak sendotzera bideratutako ekimenak eta ekintzak eztabaidatu eta proposatu ahal izateko topaleku bihurtzea du xede.

Gipuzkoa Garaile ekimen irekia eta anitza da eta gizarte zibiletik sortu da etorkizuneko aurrerapena eta ongizatea lortzen laguntzeko helburu hutsarekin.